Edukira joan

Gorostidi harria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorostidi harria
Kirola harri-jasotzea
Antolatzailea Adunako Muskil Elkartea
Sorrera 1993
Eremua  Euskal Herria
Tokia Aduna
Lana 5 harriri bina jasoaldi
Errekorra 1'38" (2024, J. Eizmendi)
Garaipen gehien Aimar Irigoien (10)
Txapelduna Jokin Eizmendi (2024)

Gorostidi harria 185 kiloko harri zilindriko zaharra da, Iñaki Gorostidi harri-jasotzaileak esku bakar batez 1982ko maiatzaren 9an Tolosako Beotibar pilotalekuan altxatu zuena, berak 77 kiloko pisua baino ez zuelarik. Geroztik bere izena darama eta Adunako bere etxean dago.

2007tik aurrera Gorostidi Harria txapelketa antolatzen da. Gaur egun bost harriri bi jasoaldi egiten zaizkio eta denbora laburrena erabiltzen duenak irabazten du txapeleta. Ondoren Gorostidi harria bera altxatzeko erronka izaten da, 100 kilotik beherako harrijasotzaileak esku bakarrarekin altxatu behar duena[1].

2009an Aimar Irigoien eta "Ostolaza II" aurkeztu ziren Gorostidi harria altxatzeko asmoz. Beroketak egin ondoren Ostolazaren lehen altxaldian harria erori eta hautsi egin zen. Bertan behera gelditu zen txapelketa[2].

Urtea Txapelduna Bigarrena
2007 Aimar Irigoien "Ostolaza II"
2008 Aimar Irigoien "Ostolaza II"
2009 bertan behera
2010 "Ostolaza II" Aimar Irigoien
2011 Aimar Irigoien Unai Belloso
2012 Aimar Irigoien Jokin Eizmendi
2013 Aimar Irigoien "Ostolaza II"
2014[3] "Ostolaza II" Iban Ugartemendia
2015[4] Aimar Irigoien Jokin Eizmendi
2016[5] Aimar Irigoien Jokin Eizmendi
2017[1] Aimar Irigoien Jokin Eizmendi
2018[6] Aimar Irigoien Jokin Eizmendi
2019[7] Aimar Irigoien Jokin Eizmendi
2020-
2021
ez zen jokatu
2022[8] Jokin Eizmendi Aimar Irigoien
2023[9] Jokin Eizmendi Paulo Azpiazu
2024[10] Jokin Eizmendi "Urra"
Harrijasotzailea Garaipenak Urteak
Aimar Irigoien 10 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
Jokin Eizmendi 3 2022, 2023, 2024
Joseba "Ostolaza II" 2 2010, 2014

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Aimar Irigoienek irabazi du Adunako XI. Gorostidi Harria Txapelketa» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) «La Gorostidi harria se rompió en el primer intento de Ostolaza» El Diario Vasco 2009-06-23 (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  3. «Joseba Ostolaza nagusi Gorostidi Harria txapelketan» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  4. «Adunako Gorostidi Harria Saria irabazi du Aimar Irigoienek» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  5. «Aimar Irigoien txapeldun Gorostidi harriaren X. txapelketan» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  6. «Aimar Irigoien garaile Gorostidi Harria Txapelketan» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  7. «Jokin Eizmendik bigarren egin du XIII. Gorostidi Harriaren txapelketan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  8. SA, Baigorri Argitaletxea. (2022-04-24). «Otañoren sasoiak dema eta Arria V.aren apustu gogoak eraman zituen Azpeititik» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  9. «Jokin Eizmendi izan da txapeldun, XV. Gorostidi Harria Txapelketan - Aduna» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  10. «​​Jokin Eizmendi izan da txapeldun, XVI. Gorostidi Harria Txapelketan - Aduna» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]